Kirikiño Ikastolako albistegia
2021.05.31 Facebook Instagram
oharrak Kirikiño Ikastolaren albistegian

OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA

Gure kooperatibaren estatutu sozialen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, artezkaritza-kontseiluak deialdia egiten du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP E.aren ohiko batzar orokorrerako; batzarra honetara egingo da:

  • Eguna: 2021eko ekainaren 9a (asteazkena).
  • Ordua: 19:00, lehenengo deialdian. 19:30, bigarren deialdian.
  • Tokia: Sozietatearen egoitza (ikastola). Gabriel Aresti etorbidea, 22. zk.

Hona hemen GAI-ZERRENDA.


2021-22 LIBURUEN ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALIK

2021-22 ikasturterako liburu eskaera Alexia programaren bitartez egin beharko duzue, ekainaren 1etik 15era. Hau da datorren ikasturterako testu liburuen zerrenda.


TESTU LIBURUEN MAILEGUA

2021-22 ikasturtean liburuen mailegu sistemarekin jarraituko dugu ikastolan. Hona hemen informazio guztia.


ORAINDIK EZ DUZU IKASTOLAKO MUSUKOA?

Gogoratu Ikastolako musukoak oraindik eros ditzakezuela! Gabriel Arestiko idazkaritzan salgai aurkituko dituzu 5€tan. 3 neurri desberdin: L, M eta S.


albisteak Kirikiño Ikastolaren albistegian

Covid OFF ekimena

DBH eta LHko 5. Eta 6. mailan hainbat bideo sortu dituzte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta EITBk abian jarri duten COVID-OFF kanpainan parte hartzeko. Ekimen honen helburua segurtasun eta higiene-neurriak errespetatzearen garrantziaz kontzientziatzea da. Telefono mugikorrak eta ikasleen sormena nahikoa izan dira bideo bikainak sortzeko. Gure ikasleen bideo guztiak ikus ditzakezue Eitbren webgunean.


Ikastolako 5 ikasle Mikoleta ipuin lehiaketan irabazle

Bilboko Udalak antolatzen duen Rafael Mikoleta ipuin lehiaketan ikastolako 5 ikaslek lehenengo saria jaso zuten.


Mindfulness azterketei aurre egiteko

Unibertsitatera sartzeko ebaluazioaren probak egiteko oso denbora gutxi falta denez, Mindfulnesseko 3 ariketa proposatzen dizkiegu gure ikasleei.


Hanburgesa eguna

Maiatzaren 28an Hanburgesaren nazioarteko eguna ospatzen da. Honek Haur hezkuntzako 4. mailan prestatu zituzten barazki hanburgesak gogorarazi dizkigu. Haurrek primeran pasatu zuten Sorginzulo tabernak antolatu zituen tailerretan. Etxean prestatu nahi badituzue, hemen duzue errezeta. Eskerrik asko Sorginzulo Taberna!


Kirikiño Ikastola - COVIDari aurre egiteko kontingentzia plana

COVID-19aren aurrean kontingentzia-plana

Ikastolak COVID-19ari aurre egiteko kontingentzia-plana garatu du.
Etapa ezberdinetako funtzionamendu, zerbitzuei buruzko informazioa eta jarraibideak agertzen dira.
Etengabe egokitzen gabiltza eta hemen duzu ikusgai.


Alexia

Alexia aplikazioa ikastola eta zure seme-alabaren inguruko jakinarazpenak jaso ahal izateko tresna erabilgarria da.

Deskarga ezazu zure telefonoan eta eskaintzen dituen abantailak aprobetxatu. iOS sisteman deskargatzeko (Apple) Android sisteman deskargatzeko (Google Play)