Kirikiño Ikastolako albistegia
2021.06.30 Facebook Instagram
oharrak Kirikiño Ikastolaren albistegian

AUZOLANA

Ikasturte berezi honen ondoren, datorren ikasturterako ikastola prest uzteko unea heldu zaigu. Aurten ere gure ikastolako gelak auzolanean margozteko erabakia hartu dugu. Ikasturtearen amaieran ikasleak eta irakasleak margoketarekin hasi ziren eta orain familiei dagokigu lanarekin jarraitzea. 

Uztailaren 5, 6, 7 eta 8an arratsaldeko 16:30tik aurrera Gabriel Arestiko espazio ezberdinak margotzen ibiliko gara. Anima zaitezte! Zenbat eta gehiago izan, orduan eta espazio gehiago magozteko aukera izango dugu!


albisteak Kirikiño Ikastolaren albistegian

Olinpiadak lehen hezkuntzan

Urtero moduan aurten ere, lehen hezkuntzan olinpiadak ospatu ditugu ikasturtearen amaiera ospatzeko. 


DBHko ekaineko tailerrak

Ekaineko oporrak hartu aurreko bi asteetan DBHko ikasleen ordutegia egokitzen dugu programazio berezia eskainiz.


Batxiko agurra

Joan den ekainaren 10ean, batxilergoko 2. mailako ikasleen agurra ospatu genuen Ikastolako kiroldegian.


ONDO PASA OPORRETAN!


Alexia

Alexia aplikazioa ikastola eta zure seme-alabaren inguruko jakinarazpenak jaso ahal izateko tresna erabilgarria da.

Deskarga ezazu zure telefonoan eta eskaintzen dituen abantailak aprobetxatu. iOS sisteman deskargatzeko (Apple) Android sisteman deskargatzeko (Google Play)