Aurten ere gurasoek jantokira joateko aukera izango dabe. Egunero, bi gurasori emongo jake janaria probatzeko aukera. Ekimen honen helburua, gurasoek jantoki zerbitzuaren ezagupen argiagoa eukitea da. Apuntatzen diran guraso horreentzako jantokia doakoa izango da. Abenduan zehar, HH 5etik aurrerako jantokiko erabiltzaileak diran ikasleen gelako guraso ordezkariei mugatua egongo da, urtarriletik aurrera (maila bereko) gainontzeko gurasoei aukera zabalduko jake.