Ikasle ohiak 1991
Ikasle ohiak 1991
Ikasle ohiak 1991

Ia urtebete joan zaigu ikasle ohien bazkaria antolatu zenetik, eta oroitzapen ezin hobeak ditugu egunaz. Berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu zenuten guztiei eta, etorri ezinik ere, gurekin akordatu eta harremanetan jarri zinetenei.

Horren harira, sorpresa ederra hartu dugu 1991. urtean bukatu zuten ikasle ohien argazki hauek jaso ditugunean. Antza, noiz behinka, batu eta plan desberdinak antolatzen dituzte. Oraingoan, lagunen arteko futbol-partida bat.

Benetan pozgarria, garai bateko ikaskideek harremanetan jarraitzen dutela jakitea. Aldi berean, ikastolak 40 urte bete berri ditu, eta bide luze horretan, ikasle izandakoak oraindik ere gutaz oroitzen zaretela eta bizitzan ondo doakizuela ikustean, beste 40 urtez aurrera jarraitzeko gogoa berpizten zaigu.

Ikastola bezala, hezkuntza ona eskaintzea, bikaintasun agiriak lortzea, izen ona izatea, … ondo dago eta horretarako gabiltza lanean, baina benetan pozik eta harro egoteko arrazoia zuek guztiak zarete, ikasle izan zareten guztiak, alegia.

Laster izango duzue ikasle ohien inguruan martxan jarri dugun proiektu baten berri. Horren aurrerapena, gaurko argazki eta kronika txiki hau.

Gora zuek! Aupa kirikiñotarrak!