elikadura osasuntsua

Duela aste batzuk Elena Jorrin dietistaren hitzaldia izan genuen ikastolan, elikadura osasuntsua eta modu egokian jaten irakasteko aholkuak eman zizkigunak.

Gai potoloa da janaria eta elikadurarena eta guretzako erabakigarria. Datuek erakusten dutenez, Euskadin, 2 eta 17 urte bitarteko mutilen %34k eta nesken %30,7k gehiegizko pisua edo obesitatea dute, hau da,%8ko eta %6ko igoerak, hurrenez hurren, 2012tik 2017ra bitartean.

Hitzaldiak elikadura osasuntsua izan zuen oinarri eta ohitura, etxean zein ikastolan egin daitezkeen ekintzak partekatu, informazio interesgarria zabaldu eta datu aipagarrienak eman zizkigun Elena Jorrinek.

Gainera, merienda osasuntsuak egiteko errezeta-sorta bat ere partekatu nahi izan du gurekin.

Hemen dituzu dokumentuak eskuragarri:

Hitzaldia

Meriendetarako errezetak