2021-22 ikasturterako gure seme-alaben eskolaz kanpoko jarduerak aukeratzeko unea iritsi da. Kirikiño Ikastolan eskaintza zabala dugu: kirolak, hizkuntzak, musika… Hainbeste aukera izanda, baliteke zure buruari galdetzea zein den zure seme-alabentzat eskolaz kanpoko jarduerarik egokiena.

Aukeraketan laguntzeko, kontuan hartu beharreko 3 gako ematen dizkizuegu:

  • Ez dira betebehar bat: Haurrak eskolaz kanpoko jarduerak ez ditu betebehar gisa bizi behar. Motibatuko duen eta berak aukeratuko duen jarduera bat bilatu behar dugu. Gure zeregina aholkuak ematea izango da, baina inoiz ez inposatzea.
  • Bere garapenarekin bat datozenak: Ekintzen eskaintza adinaka banatuta dagoen arren, bere ezaugarriei eta gaitasunei egokitzen zaizkien jarduerak aukeratu behar ditugu. Jarduera horiek gure seme-alaben trebetasunak bultzatu behar dituzte.
  • Denbora librea uztea: Lanaldi luzea ekiditu oso garrantzitsua da. Haurrek, jolasteko, familian egoteko, etxeko lanak egiteko baita aspertzeko ere denbora librea behar dute.

Eskolaz kanpoko jarduerak ikasgelatik kanpo trebetasunak garatzeko aukera ona dira. Gure seme-alabei autonomoagoak izaten lagunduko diete eta gaitasun afektiboak, kognitiboak edo sozialak garatzea lortuko dute.

Hona hemen datorren urterako eskaintza.