hel-horri-laguntza-kamisetak

Dakizunez, aurten ezin izan dugu Ibilaldirik egin COVID-19 gaitzaren ondorioz. Maiatzeko jaialdia Urriaren 18ra atzeratu genuen baina, egungo egoera ikusita, oraingoan ere bertan behera utzi behar izan da.

Suposatuko duzun moduan, egoera honek kalte handia egin dio Ibilaldiari, urte osoko lana eta inbertsioak kolokan jarriaz.

Neurri txiki batean bada ere, egoerari buelta emateko azkeneko ahalegina egin eta eskari bat luzatu nahi du Ibilaldiak Bizkaiko Ikastola guztietako familiei.

Horregatik bi aukera berezi daude martxan, norberak ahal duen moduan laguntza eskaini dezan.

Laguntza-kamisetak

Laguntza-kamiseta berezi bat sortu dute, Bizkaiko Ikastoletako ikasle guztiek jantzi dezaten nahiko luketeena.

Kalitate handiko kotoi organikoz eginda dago eta neurri eta kolore ezberdinak daude aukeran.

Eskaerak

Eskariak hemen egin ditzakezu urriaren 18a bitartean eta  materiala Ikastolan jasoko dituzu inongo bidalketa-gainkosturik gabe.

Era berean, Ibilaldiaren web orriko dendan ere urte osoko katalogoa daukazu ikusgai, sudaderak, poltsak edo beste edozer eskatu nahi izanez gero.

Oraindik badago aukera materiala eskuratzeko!

TANTA txartelen zozketa

Gogoratuko duzunez urtarrilean aurkeztu zen TANTA egitasmoa.

Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA egitasmoa, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikarituko dena.

TANTA ekimenean txartel batzuk jarri ziren herritarren esku, bost euroko ekarpenaren truke.
Euskal Herriko ikastolen proiektuari ekarpena da diru hori.

Ikastolek herritarren elkartasun adierazpen hau saritu egin nahi dute. Horregatik, TANTA txartela erosten dutenek, trukean, 60.000 euroko zozketa batean parte hartuko dute.

Eta zozketarako unea hurbiltzen ari dela, aukera duzu oraindik zure txartela ikastolan eskuratzeko.

Urriaren 21ean izango da zozketa. Ez galdu aukera zure txartela erosteko.

TANTA - Ikastolen Elkartea - Kirikiño Ikastola