ikasketa prozesua Kirikiño Ikastolan

Metodologia berriei eta IKTei esker, irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesua aldatu egin da. Aldi berean, euren rolak moldatu dituzte bai irakasle eta bai ikasleek.

Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan gertatu den aldaketak oinarri bi ditu: metodologia aktiboak eta IKTak.

Metodologia aktiboak

Metodologia aktiboei buruz ari garenean, erreferentzia egiten diegu proiektuen bidezko lanketari, pentsamenduan eta arazoetan oinarritutako ikaskuntzari, metodo kooperatiboei… Kontua da ikasleak berak erabaki dezakeela nola ikasi, hortaz, berea da eskuratzen dituen ezagutzen ardura. Irakasleari dagokionez, ikaslea orientatzen duen gidari bat da.  

Horrez gain, ez dute memoria-metodorik onartzen, eta kritikotasuna sustatzen dute. Hortaz, metodologia aktiboetan ez dago klase magistralik. Ikaslearen autonomia bultatzen da, eta beraien motibazioa piztu.  

IKTak

Teknologiei dagokienez, paper garrantzitsua betetzen dute informazio iturriak lortzerako orduan. Gainera, ez dute testu huts bat aurkituko, ikus-entzunezkoak eta multimedia edukiak izango dituzte eskura.

Dena den, informazio gehiegi dago Interneten. Hori dela eta, irakasleak gidatu behar ditu ikasleak, eta sarean nabigatzen irakatsi.

Inter-konektatuta dagoen mundua

Inter-konektatuta dagoen mundu batean bizi gara, eta bertara egokitzeko beharrezkoak diren gaitasunak indartu behar dituzte hezkuntza-zentroek. Irakatsi behar zaie testuinguru hurbila hobetzeaz arduratzen, eta harremana izaten ondoko elkarte, auzokide eta enpresekin.

Horregatik, ezinbestekoa da ikasleak ahalduntzea, haien ikaskuntzaren gidaritza har dezaten, pentsamendu kritikoa garatzen duten bitartean. Modu horretan, oraindik gertatu ere ez diren arazoei irtenbideak bilatuko dizkiete, eta taldean lan egiten ikasiko dute.