Testu liburuen mailegua

2021-2022 ikasturterako liburuak ekainaren 1etik 15era eska daitezkeela Alexiaren bidez. Aurreko urteetan bezala, liburu batzuk mailegu sistemaren bidez eskatzeko aukera dago. Kasu horretan, liburuaren prezioaren % 25a ordaintzen da, eta atxikitako dokumentuaren arauak bete behar dira.

Maileguko liburuen jasotzea

Liburuak fitxa honekin batera entregatu beharko dira, honako datu hauek adierazita: ikaslearen izen-abizenak, egindako kurtsoa, entregatutako liburuak, aita edo amaren izen-abizenak, eta haren telefonoa eta helbide elektronikoa.

Maileguko liburu guztiak Ikastolara eraman behar dira honako egun eta orduetan, batzordeko kideek eta boluntarioek hurrengoko egunetan ikus ditzaten:

  • ekainaren 21an eta 22an, 9:00etatik 11:00etara
  • ekainaren 22an eta 24an, 17:00etatik 19:00etara

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, liburuak poltsa batean entregatu beharko dira. Bertan, ikaslearen izen-abizenak eta ikasturtea agertuko dira, bai eta erantsitako dokumentua ere, sinatuta eta beteta, Batxilergoko 2. mailako ikasleen kasuan izan ezik, horien liburuak irailean entregatuko baitira.

Datorren ikasturtean maileguan egongo diren testuliburuak

Hemen sakatu zerrenda eskuratzeko.

Mailegu sisteman sartzeko baldintzak

Mailegu sisteman dauden eta sartuko diren familiek eta ikasleek, ikasturte honetan maileguko liburuen erabilera egokia egin behar izan dute eta hurrengoan ere berdin jokatu beharko dute, liburu horiek ikastolan geldituko baitira ikasturte amaieran.

Hori dela eta, honako jakingarri hauek gogoratu nahi dizkizuegu:

  1. Liburua plastikoz forratu.
  2. Ikaslearen izena plastiko gainean pegatina batekin jarri.
  3. Testu liburuak ezin izango dira azpimarratu, ezingo da bertan idatzi edo margotu, eta ez da eranskailurik itsatsiko edo inongo markarik egingo.

Laguntzaileak behar dira

Zuen laguntza ezinbestekoa da ekimen honek behar bezala funtziona dezan; beraz, mezu elektroniko bat bidali behar duzue mailegu-batzordea@kirikino.eus helbidera, liburuak jasotzen eta berrikusten zein egunetan parte har dezakezuen adierazteko.