Kirikiño Ikastola - ihauterietako mozorroak

Ikastolak eta Euskaraz Bizi taldeak bat egin nahi dute aurtengo ihauteriekin. 

Kirikiño Ikastolak Santutxuko ihauterietan parte hartuko du. Hortaz, martxoaren 1ean ikastolako familiak elkarrekin kalejiran irtetera gonbidatzen zaituztegu.

Gaia ITSASOA izanik bertan agertu daitezkeen animaliez eta pertsonez mozorratzea erabaki dugu. Horrela, pinguinoak, karramarroak, itsas izarrak, arrainak, marmokak, urpekariak, arrantzaleak eta piratak izango ditugu aukeran.

Ildo honetatik, Euskaraz Bizi taldeak, otsaileko ostiraletan, mozorroa egiteko tailerrak sortu ditu, familiek aukera izan dezaten euren mozorroak egiteko

Tailerrak, otsailaren 14, 21 eta 28an izango dira (ostirala), Euskaraz Bizi Gunean 17:00etatik 19:00ak arte.

Kirikiño Ikastola - ihauterietako mozorroak

Tailerretan mozorroa egiteko beharrezkoa den materiala Euskaraz Bizik eskeini diezazueke, behar duzuena momentuan kobratuko zaizue. Mozorroetarako materiala hurrengo irudietan ikusgarri daukazue. Hala eta guztiz ere, nahi duenak etxetik ekartzeko aukera izango du.

Mozorroak egiteko eskuliburuak

Arraina

Olagarroa

Pirata

Marmoka

Nahi duzuen guztiak gonbidatuta zaudete. Animatu guztion artean mozorroak egitera!

Eskerrik asko, gurekin batera parte hartzeagatik, gure familiaren parte izateagatik!