IKASTOLAKO JAIALDIA
Eskerrik asko larunbatean gure jaialdira hurbildu zineten guztiei! Urtero bezala, izugarri ondo pasatu genuen eta espero dugu zuek ere egun polita pasa izana.
Hemen dituzue egon horretako argazkiak!
Kirikiño Ikastola
Eskerrik asko larunbatean gure jaialdira hurbildu zineten guztiei! Urtero bezala, izugarri ondo pasatu genuen eta espero dugu zuek ere egun polita pasa izana.
Hemen dituzue egon horretako argazkiak!
ERRIGORA udazkenean eta udaberrian egiten diren kanpainatan plazaratzen da nagusiki eta momentu bi horietan helarazten dituzte Euskal Herriko etxeetara nafarroa erdi eta hegoaldeko nekazal produktuak. Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana sustatzea helburu izanda beti ere.
Ikastola, eskola eta lantegietako jantokietara ere arroza, olioa, piperrak etabar sukalderatuz hiru helburu horiek ere sustatzea izan da orain arte izan duten erronka. Hortik sortzen da 20 jantoki eta 7 ekoizle.
Ikastolaren astea bertan daukagu eta horrekin batera ekintza ezberdinak izango ditugu. Jarraian ekintzen zehaztasunak dituzue, gorde zuen agendetan eta etor zaitezte!
Pasaden astean eta oraingo honetan DBH4ko ikasleak bi egun pasatu dituzte Ibarrangelu aldetik. Laga hondartzan surf ikastaroa izan ostean Ibarrangeluko ostatuan (Laga Surf Camp) egin dute lo. Bigarren egunean Lagabururainoko ibilbidea egin dute, eguzkia lagun zutela!
Hemen daude egun horietako argazkiak:
DBH1 eta DBH4ko Frantseseko ikasleak Donibane Lohitzunera joan ziren Euskal Herriko beste errealitate linguistikoa bertatik bertara ezagutzeko. Merkatuan, ikasgelan landutako hizkuntza praktikatzeko aukera izan zuten crêpeak, croissantak eta izozkiak erosiz. Herriko erdigunean eta portuan ibili ziren eta eguna bukatzeko hondartzaz disfrutatu zuten.
Hemen dituzue eguneko argazki guztiak:
Dakizuenez, datorren maiatzaren 21ean egingo da Ibilaldia Ondarroan.
Ikastolak autobusak ipiniko ditu Ondarrura joan etorria egiteko. Autobuseko plaza bakoitzak 10€ko kostea izango du eta erreserba beheko galdetegiaren bidez egin ahal izango duzue plazak agortu arte.
Dakizuen moduan, aurten Kirikiño Ikastolak 45 urte betetzen ditu eta urtean zehar ekitaldi ezberdinak antolatzen gabiltza behar bezala ospatu dezagun. Besteak beste, martxoaren 18an ikasle-ohien bazkaria izan genuen eta laster, apirilaren 22an, EUSKAL JAIAren txanda izango da.
Kirikiñon konpetentzietan oinarritutako heziketan oinarritzen gara eta LH6koek azkenengo proiektu multidiziplinarra sortu zuten martxoaren 30erako.
Proiektu hori Azoka Solidarioa izan zen. Bertan, LH6ko ikasleek ekoiztutako lepokoak eta eskumuturrekoak saldu zituzten, baita etxetik ekarritako jostailuak. Janaria eta edaria ere egon zen salgai.