Skip to main content

Guraso Eskolak

Haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoari esaten zaio arreta goiztiarra. Esku-hartze horien funtsezko helburua haurren eta haien familien ongizatea hobetzea da.

Helburu horretan aurrera egiteko eta prozesu osoan familiak partaide bilakatzeko, GURASO ESKOLA, hain zuzen ere, sortu da.

KIRIKIÑO IKASTOLA. JAIO. IKASTOLA. BIZI

Kirikiño Ikastolan, Euskera ardatza izanik, konfidantzaren pedagogia dugu oinarri. Jolastuz eta esperimentatuz umeen jakinminetatik abiatzen gara konpetentziak garatzeko.

DBHko 3 eta 4.mailan natur zientziak ingelesez ikasten dituzte. Frantsesa ikasten, gure ikasleak eleaniztunak bilakatzen dira. Batxilergoan ere gelan ikasitakoa bizitza errealera proiektuen bidez ekartzen dugu.

Loteria

2022ko Abenduaren 22ko loterian ikastolak jokatutako numero batean (51.400) dirua atzera tokatu zen.

Loteria kobroa Gabriel Aresti eraikineko idazkaritzan izango da.

Ordutegia

- GOIZEZ: 8:30-10:30 (Martitzena, Eguaztena eta Eguena)

- ARRATSALDEZ: 16:00-18:00 (Eguaztena)

 

Martxoaren 23ra arte kobratzeko aukera egongo da.

Olentzero eta Mari Domingi

Olentzero eta Mari Domingik gure txikitxoak bisitatu zituzten klaseko azken egunean. Gutunak eman zizkieten eta Olentzerok eta Mari Domingik klaserako oparitxo batzuk utzi zituzten. 

Jarraian egun horretako hainbat argazki uzten dizkizuegu.

Gabon zoriontsuak izan eta ondo pasa oporretan!

ATE IREKIAK

Aste honetan hasi dira gu ezagutzeko ATE IREKIAK. Zuzendaritza eta HHko andereñoen eskutik ikastola ezagutzeko bisita gidatuak izango dituzue. 

Abenduaren 14an eta 18an etortzeko aukera izango duzue. Egun bakoitzean 4 txanda egongo dira: 2 euskeraz eta 2 gazteleraz.