Skip to main content

“Herria dantzan, Ibilaldia martxan”: martxan jarri dugu Ibilaldia 2026!

Kirikiño Ikastolan “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” jaia antolatu dugu maiatzaren 8rako, Bilboko Abandoibarran, Ibilaldia 2026ri hasiera emateko. 18:00etatik aurrera, hiru gunetan banatutako egitarau oparoa eskainiko dugu: musika, dantza, bertsolaritza, abesbatza eta erromeria giroa izango dira protagonista. Arratsalde osoan zehar kaleak euskal kulturaz beteko ditugu, komunitatea aktibatu eta elkarrekin gozatzeko. Zatoz eta jar dezagun martxan Ibilaldia 2026!

“Kirikiño eta patinete magikoa”: gure historiaren eta etorkizunaren kontakizuna

Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin:Kirikiño eta patinete magikoa ipuina.

Ipuin hau ez zen edozein momentutan aurkeztu: Ibilaldiko kantaren aurkezpen egunean estreinatu zen, Bilboko Arriagan, giro berezi eta esanguratsu batean. Ez da kasualitatea, izan ere, ipuinak eta kantak hari beretik tiratzen dute, mezu bera partekatuz.