Skip to main content

Kirikiño Ikastolak aire zabaleko lehen pintura-lehiaketa antolatuko du Ibilaldian

Kirikiño Ikastolan pauso berri bat emango dugu aurten, IBILALDIA 2026ren baitan. Lehen aldiz, “IBILALDIA, EUSKARA MILA KOLORETAN” aire zabaleko pintura-lehiaketa antolatuko dugu, artea eta sormena gure jaialdiaren parte bihurtuz.

Ekimen honen bidez, Ibilaldiaren giroa, euskal kultura eta komunitatearen bizitza margolanen bidez jasotzeko aukera eskaini nahi dugu, adin guztietako sortzaileei ateak irekiz.

🎨 Helduentzako pintura-lehiaketa (maiatzak 31)

24. Korrika

Aurten, Bilbok une berezia biziko du euskararen aldeko bi ekimen handi hartuta: Korrikaren amaiera eta Ibilaldia 2026 gure hirian ospatzea. Testuinguru honetan, Kirikiño Ikastolatik ere bat egin dugu ilusioz eta indarrez euskararen aldeko mugimenduarekin.

Kontxi Cantera omendu dute Gasteizen, kooperatibismoan egindako ekarpenagatik

Joan den martxoaren 6an, Goiuri Jauregia-n ospatu zen emakume kooperatibisten omenaldi ekitaldia, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua-k eta Konfekoop-ek antolatuta, “Kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago” lelopean. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako ekitaldian, Euskadiko 50 kooperatiba ezberdinetako emakumeak omendu zituzten.

IBILALDIA’26k kanta eta bideoklipa aurkeztu dugu Arriaga Antzokian

Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu ditu Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiko kanta eta bideoklipa arrakasta handiz. Ehunka euskaltzale batu dira euskarari eta Ibilaldiari bultzada emateko, Bizkaiko ikastolen festa ospatzeko hiru hilabete baino gutxiago falta direnean, jai handia maiatzaren 31n izango da-eta Bilboko kaleetan.

Ibilaldia: Martxoaren 14ko Ikasle Ohien Bazkarirako txartelak salgai!

Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean. Ibilaldi urte honetan, elkarrekin egoteko eta komunitatea sendotzeko aukera paregabea izango da.

Bazkariak giro goxoa, oroitzapen partekatuak eta berriz elkartzeko poza ekarriko ditu. Horregatik, txartelak dagoeneko salgai daude eta hemen eskuratu daitezke.

Gomendatzen dizuegu ez uztea azken unerako eta lehenbailehen erostea.

Zea Mays, EZEZEZ eta Txopet taldeetako Kirikiño Ikastolako ikasle ohiek sortu dute 2026ko Ibilaldiko kanta

Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo abestia gure ikasle ohiek sortu dute, gaur egun euskal musikaren panoraman erreferente diren hiru taldetako kideek: Aiora Renteria (Zea Mays), Unai Madariaga (EZEZEZ) eta Jon Fernández, Andoni Barinaga-Rementeria eta Iñigo Guemes (Txopet).