Gabonetako otzararen zozketa Kirikiño Ikastolan
Gaur Kirikiño Ikastolan Gabonetako otzararen zozketa egin da, ikastolako komunitatearen artean giro atsegina eta ilusioa sortuz. Zozketako zenbaki irabazlea 10965 izan da.
Kirikiño Ikastolak "Geurea erabil dezakezu" ekimena Bilboko 65 saltoki baino gehiagorekin elkarlanean sustatzen du.
Kirikiño Ikastolako "Altxa Burua" batzordeak "Geurea erabil dezakezu" ekimena abiarazi du 2025eko abenduan, Txurdinagako Merkatarien Elkartearekin eta auzo horretako beste merkatari batzuekin elkarlanean. Kanpaina honen helburua da erakusleihoetan pegatina bat duten tokiko saltokiak identifikatzea, hala eskatzen duten adingabeak deiren bat egin behar badute sar daitezen. Proiektuak harrera bikaina izan du Txurdinagako merkatarien artean, eta orain arte 67 saltoki atxiki dira.
Ibilaldiko denda Bilboko Gabonetako baso magikoan
Ibilaldiko neguko bilduman kiribila protagonista! Buelta bakoitzean euskararen aldeko urrats berria ematen duen kiribila
Azaroaren 15ean ospatutakoa: gure komunitatearen sustraiak
Bertso Saioa: Azaroaren 28an, euskaraz eta kulturaz gozatzeko hitzordua
Aurten Kirikiño Ikastolak bertsozaletasunari eusten dio beste behin, eta Euskararen Eguna gertu dugula, urteroko Bertso Saioa antolatuko dugu. Aurtengo ekitaldia berezia izango da, ikastola Ibilaldia 2026 antolatzen ari den urte honetan eta Korrika Bilbon amaitzear den honetan.
Bagatoz inklusiotik ekitatera!
Gure sustraietatik... Hiri Kiribili Bil!
ERRIGORA: EZINBESTEKOAK euskararentzat Agerrean
Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da ERRIGORA. Nafarroako hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Kirikiño Ikastola