Euskararen Eguna 2024
Euskera guretzat hain garrantzitsua izanik, ezin genuen atzoko eguna ospatu gabe utzi.
Ikastolako etapa guztietan ekintza bereziak egin genituen, denetan euskara alde batera utzi gabe.
Hemen dituzue egindako argazki guztiak:
Kirikiño Ikastola
Euskera guretzat hain garrantzitsua izanik, ezin genuen atzoko eguna ospatu gabe utzi.
Ikastolako etapa guztietan ekintza bereziak egin genituen, denetan euskara alde batera utzi gabe.
Hemen dituzue egindako argazki guztiak:
Dagoeneko jakingo duzue gure ikastolan bertsozaletasuna sakon errotuta dagoela. Urtero, ilusio handiz, bertso saio bat antolatzen dugu, eta aurten ere ez dugu hutsik egingo! Euskararen eguna hurbiltzen ari dela aprobetxatuz, ekitaldi berezi bat prestatu dugu. Hona hemen xehetasunak:
Elkartasun Ikastolak EKEren Batzar Nagusia egin zuen, atzo, Gasteizen, Armentia ikastolan. Gure mugimenduko 114 ikastoletako ordezkariek Elkartasun Kutxaren heldu den urteko diru laguntzak nola banatuko dituzten ebatzi zuten. Batasunaren eta kohesioaren balioa azpimarratu zuten batzarrean, bai eta elkartasuna eta lurraldetasuna ere.
Ikasturte honetan Pedagogia-Kontseiluaren erdia aldatu behar dugu eta prozesu horretan murgilduta gaude orain. Kontseilu hau ikastolaren titularraren 3 ordezkarik, gurasoen 4 ordezkarik, irakasleen 4 ordezkarik, ikasleen 2 ordezkarik, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek, etapetako arduradunek eta zuzendari pedagogikoak osatzen dute.
Azaroaren 13an zehar, 8:30-18:00 bitartean, gurasoen ordezkariak hautatzeko Gabriel Arestiko idazkaritzan zuen botoa emateko aukera izan zenuten.
Pasaden ostegunean, urriaren 31n, Gau Beltza ospatu genuen ikastolan, goizean ikastolako ordutegian, eta arratsaldean familia guztiekin.
Ikaragarri pasatu genuen!
Hemen dituzue bertan ateratako argazkiak:
2003. urtetik, Xiberoan dauden 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan 32 haurrekin eta Eperra Pettarrean 73 haurrekin) tokiko mozkinekin osatutako otxarak salgai jartzen dituzte gabonetarako.
Ikastolako haur kopurua handitzen doa baina ez, ordea, jasotzen duten dirulaguntza. Xiberoa edo Iparraldean euskara berreskuratze prozesuan laguntasuna beharrezkoa da eta ekimen honi esker bultzada emoten zaio. Hortaz, ekimen honekin lagundu dezagun, beraien otarrak erostera animatu nahi zaituztegu.
Harrotasunez jakinarazten dugu gure ikastola 2026ko Ibilaldia antolatuko duela. Aukera honek ekitaldi soil bat baino askoz gehiago esan nahi du; gure komunitate gisa bat egiteko eta euskara, gure kultura eta ikastolan partekatzen ditugun balioak bultzatzen jarraitzeko unea da.
Kirikiño Ikastolak hitzarmen garrantzitsu bat sinatu du S.D. Patronatorekin. Hitzarmen horren bidez, General Optica Patronato (Senior mutilak maila berezian) eta Martín Deco Patronato (errendimenduko Haur Mailako Neskak) taldeak gure kiroldegiko instalazioak erabili ahal izango dituzte haien entrenamendu eta partidu ofizialetan 2024/2025 denboraldian zehar.
Ikasturte berria daukagu bertan eta ez dakigu zuek baina gu, bueltatzeko gogo asko ditugu.
Espero dugu uda ona igaro izana. Orain ikastolaz disfrutatzea dagokigu eta gauza berri asko ditugu egiteko.
Gure kantaz ahaztu bazarete, ez kezkatu, hemen daukazue gogora ekartzeko.
Pasaden ostegunean, ekainaren 20an, Kirikiño Ikastolak 2030 Eskola Agendaren Udal Foroaren 19. edizioan parte hartu zuen, beste 47 ikastetxerekin batera.
Foro horretan hainbat gai aztertu genituen: gure hiriaren mugikortasun eredua, kultur eta natur ondare aberatsa, eta bertako berdeguneak eta espazio publiko seguruak, inklusiboak eta irisgarriak.
Udalarekin batera, datorren urteari begira, lau ekintza eraldatzaile aukeratu ziren: