OLINPIADAK 2023-2024
Ikasturteko azken aste honetan LHko ikasleak OLINPIADETAN murgilduta egon dira. Urtero ospatzen dugun ekintza da eta talde lana indartzeaz gain, primeran pasatzen dute.
Hemen dituzue maila guztietako argazkiak.
Kirikiño Ikastola
Ikasturteko azken aste honetan LHko ikasleak OLINPIADETAN murgilduta egon dira. Urtero ospatzen dugun ekintza da eta talde lana indartzeaz gain, primeran pasatzen dute.
Hemen dituzue maila guztietako argazkiak.
USEko azterketak amaituta, esan dezakegu Batxi 2ko ikasleak oporretan daudela. Dena behar bezala izten zela ospatzeko, agurra egin genien ikastolan. Familiak ere bertaratu ziren denak batera ikastola agurtzeko.
Bide luzea daukate aurretik eta zorterik onena opa diegu.
ZORTE ON GUZTIEI!
Jarraian dituzue egun horretako argazkiak.
Ikasturte honen amaieran erretiroa hartuko du Jose Luis Sukiak, orain arte Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi izan denak. Ia 40 urte eman ditu ikastolen mugimenduari lotuta, bai profesionalki, bai pertsonalki. Ikastolen egonkortasuna ziurtatzea izan da bere eginkizun nagusia. Ikastolek pasaden astean egin zioten agurra, urteroko Batzar Nagusian.
Urtero bezala, larunbatean IKASTOLAKO JAIALDIA ospatu genuen.
Ekintzaz beteriko eguna izan zen. Goizetik hasi ginen ikasleentzako kirol ezberdinekin (ping-pong, futbolina, igela...) eta baita umeentzako puzgarri eta egurrezko jolasekin.
Paella txapelketa ere izan genuen eta ondoren bazkaria.
Egunarekin amaitzeko KEN BAT dantzaldia izan genuen giroa alaitzeko.
Eskerrik asko parte hartzeagatik eta datorren urtean gehiago!
(Hemen dituzue egun horretako argazkiak).
Ostiralean kuadrilen arteko herri kirolak ospatu genituen ikastolan.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei eta animatzera etorri zineten guztiei ere.
Giro oso polita sortu genuen denon artean.
Hemen dituzue egun horretako argazkiak!
Urtero bezala, ikastolako astea heldu da eta horrekin batera ekintza ezberdinak izango ditugu. Jarraian ekintzen zehaztasunak dituzue, gorde zuen agendetan eta etor zaitezte!
MAIATZAK 31
17:30 Euskal dantzen kalejira
Ikastolako kiroldegiko sarreran hasiko gara eta handik plazaz plaza joango gara (Garaizar, Familia plaza eta Artazuriña). Bukaera emateko ikastolako Gabriel Arestiko patioan amaituko dugu ibilbidea, umeek zein nagusiek elkarrekin dantzatzen.
19:00 Kuadrilen arteko herri kirolak
Kirikiño Ikastolan “Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria” lortu dugu Jasangarritasun Hezkuntzaren alde egindako lanagatik, eta ahaleginagatik. Gure lana hezkuntza komunitate guztira, zein eguneroko bizitzara zabaltzeagatik saritua izan da.
Kirikiño Ikastolak lankidetza hitzarmena sinatu du Bilbao Basket taldearekin, 3 denboraldirako. Hitzarmen hau beste hainbat talderekin ere egin da eta pasaden larunbatean, maiatzaren 4an, Zunder Palenciaren aurkako partiduan aurkeztu zen. Talde guztietako ordezkariak zelaira jaitsi ziren argazki bat egitera.
Ikastolen Elkartea osatzen dugun ikastola guztiak ekainaren 22an 7. Batzarra izango dugu. Bertan, ikastolak etorkizunera begira izango duten bide-orria eta helburu berriak aurkeztuko dira.
Kirikiño Ikastola Ikastolen Elkarteko kidea da, Bihar prozesuan parte hartu genuen eta, era berean, 7. Batzarrean eztabaidatuko diren gaiei buruzko gure ekarpenak eta emendakinak egiteko aukera izango dugu.
Batzar horren helburua datozen urteetarako ditugun erronken inguruko hasunarketa partekatua egitea izango da, eta ipar izango ditugun helburuak adostea.
Gure kooperatibaren estatutu sozialen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, artezkaritza-kontseiluak deialdia egiten du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP E.aren batzar arrunterako; batzarra honetara egingo da:
Eguna: 2024ko maiatzaren 27an (astelehena)
Ordua: 18:00, lehenengo deialdian, 18:30, bigarren deialdian, 19:00, hirugarren deialdian.
Tokia: Sozietatearen egoitza (Ikastola). Gabriel Aresti etorbidea, 22. zk.