IKASTOLAKO JAIALDIA 2022
Bi urte luzez ikastolako jaialdia ospatu ezinean egon ondoren, ekainaren 4an, Kirikiño Ikastolako kide garen guztiontzat egun berezi hau berreskuratu ahal izan genuen.
11:00etan ekitaldiz betetako egunari hasiera eman genion: umeentzako tailerrak, puzgarriak, paella lehiaketa, Tor Magoa, errealitate birtualezko betaurrekoak, DJ Kaktus… Handiak zein txikiak jarduera guzti hauetaz asko gozatu genuen!
Egun bikaina lagunen artean! Gora Kirikiño!
KIRIKIÑO IKASTOLAKO ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ESKAINTZA 2022-2023
Datorren ikasturterako eskolaz kanpoko jardueren eskaintza prest daukagu. Aurten gure eskaintza zabaldu dugu, 6 jarduera berri gehituz, askotarikoa izan dadin eta gure ikasleen eskariei erantzun ahal izateko.
Jarduera berriak hauek dira:
IKASTOLAKO ASTEA 2022
FRUTEGUENAK
Ostegunak FRUTEGUENAK dira Kirikiño Ikastolan. Astero ikasleak hamaiketakorako fruta ekartzera animatzen ditugu. Ostegun batzuetan, eta haiek jakin gabe, Lehen Hezkuntzako gela guztietatik pasatzen gara, eta fruta gehien ekarri duen klaseak saria irabaziko du: fruta-brotxeta goxo bat. Hamaiketako osasungarria sustatzeko modu dibertigarria!
Betidanik ikasleek eta familiek ekimenari oso harrera ona egin diote, horrexegatik aurten HHko txikitxuen artean ere zabaltzea erabaki dugu.
Frutak gure osasunerako propietate onuragarri asko ditu, besteak beste:
KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. ELKARTEAREN BATZAR OROKOR ARRUNTERAKO DEIALDIA
GAI-ZERRENDA
- Kooperatibako lehendakariaren agurra.
- Kooperatibako kide batzuk izendatzea akta onesteko.
- Aurreko batzarraren aktaren onespenari buruzko txostena.
- Informazio akademiko eta instituzionala.
- 2021 ekitaldiko urteko kontuak, emaitzaren aplikazioaren proposamena eta sozietatearen kudeaketa onestea.
- Zaintza-batzordearen txostena.
- 2022/2023 ikasturterako kudeaketa-plana eta kuotak, eta 2022ko aurrekontu ekonomikoa onestea, bidezko bada.
- Norberak lekarkeena.
Alexia plataforman, kooperat
BIHAR PROZESUA LANTZEN KIRIKIÑO IKASTOLAN
Bihar prozesuak hainbat fase ditu. Aurreko hilabetean, Kirikiño Ikastola osatzen duzuen familia guztiei prozesu horri buruzko galdetegi bat erantzuteko dei egin genizuen. Galdetegi honetan Euskal Hezkuntza Sistemak jaso beharko lituzkeen 11 oinarriei buruz galdetzen zen.

ZUEKIN BATERA AUZOLAN EGUNA
Euskara, zoriona eta auzolana gure ikastolaren ikur garrantzitsuak dira. Maiatzaren 8an, igandean, Auzolan egun berezi bat ospatu genuen, ezaugarri horiek biltzen zituena.
Kirikiñoko familiak ikastolako funtsezko partaideak gara eta elkarrekin gure ikastolako sarreraren hormak margozten aritu ginen.
Txikienentzat jolasak eta dantzak prestatu ziren, baina haiek ere ikastola margozten lagundu nahi izan zuten. Ikastola guztion artean zaintzen dugulako. Ikastola guztion artean egiten dugulako.
Teknologiaren eragina nerabezaroan
Txosten hori egiteko, Euskadiko 257 ikastetxetako DBHko 5000 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten, eta horien artean gure ikastola zegoen.
Datuak 2020-2021 ikasturtean jaso ziren online egindako inkesta baten bidez, eta hauek dira txostenaren emaitzetako batzuk:
“#MARTYHILDA”, ZIBERJAZARPENARI BURUZKO TELESAILA
“#martyhilda” 8 ataleko webseriea ziberjazarpen kasu errealetan oinarrituta dago eta ustekabean hil den 15 urteko Marty gaztearen istorioa kontatzen du. Zendu aurretik grabatutako bideo beldurgarri sorta bat besterik ez du utzi atzean. Minak atsekabetuta, Martyren aita semearen online bizitzaren zati ikaragarriak berreraikitzen saiatuko da, bere amaiera tragikoaren nondik norakoak argitzeko.
Telesail honek 2021ean atal laburren serie onenaren Emmy International saria jaso zuen eta orain EITBko webgunean ikus dezakegu.
Kirikiño Ikastola