BERTSO AFARIA 2022
Oraingo honetan, Anjel Mari Peñagarikano, Ane Labaka eta Jone Larrinaga bertsolariak gurekin egon ziren.
Giroa berotzeko, 19:30etatik Aurrera triki-poteoa Santutxu eta Txurdinaga auzoetan zehar egin genuen. Santutxuko Ricardo Bastida arkitekto plazan hasi ginen eta 21:00ak aldera ikastolan bueltan geunden bertso-afaria hasteko euskaraz bizi gunean.
Giro ezin hobean aritu ginen. Lagunartean afariaz eta bertsoez gozatu genuen.
Kirikiño Ikastola